XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bosgarren agerraldiaANNE SOPHIE: Miresgarria izan haiz!
Badakik dohaina baduala antzerkiko.
Nola itzulikarazi duan mando hura!
FRANCK: Antzerkia, ontsa futitzen naun antzerki eta gainerateko literaturetaz, nahi niken egiazki arizan.
ANNE-SOPHIE: Ez duk egiazki jokatzeko gutiziarik holako batekin?
FRANCK: Ba, nahi niken sinets nazan, ez dinat batere senditzen, hau ez dun bestea bezain sineskorra.
Eta segur naun biltzeko gisan dela bainan beharko din abilki jokatu.
Honek txekez pagatuko din, eta banko garantiak eta holako hitzak aterako ditin berehala.
ANNE-SOPHIE: Aholku bat egiten ahal diat?
FRANCK: Bota ezan.
ANNE-SOPHIE: Behar hituzke holako jauntziak gehiago erabili, segur nauk efetu haundia egin hezakeela.
FRANCK: Nori?
ANNE-SOPHIE:
Gure klienteri.
FRANCK: A